112. iruzkina, 2003ko maiatzaren 1a
Ba al da oraindik ere Mendebaldeko Mundurik?
Ez gara ari kulturaren historiaren kontuez, baizik eta egungo geopolitikaz. 1945-2001 urte artean jende gutxik ukatzen ohi zuen "Mendebaldea" edo "mendebaldeko mundu" bat deitzen ahal zenik ba ote zen munduko areatza politikoan. Nola ez, eremu horren mugak zein ziren inguruan eztabaida garrantzitsu bat zegoen. Zenbait herri bertan sartuta zeuden zalantzarik gabe: AEB, Mendebaldeko Europako herrialdeak, Kanada, Australia eta Zelanda Berria. Baina muga herriei zegokienean ez zegoen adostasun irmo bat. Mendebaldeko mundukoak al ziren Europa "ekialdeko" herriak? Eta Turkia? Eta Japonia? Mendebaldeko ohorezko kideak (hori baino ez) al ziren, hego afrikako apartheid erregimenak izendatzen zituen moduan japoniarrak "ohorezko zuriak" al ziren?
Bushen erregimenak ludi osoan kanpaina alde bakarreko eta matxistari (testu originalean sic) ekin zionetik, "Europa" eta AEBn arteko harremanak zapuztuta daude. Gauzak honela mundu osoko politikari eta komunikabide guztiak zera onartu dute; "Mendebaldearen" bateratze geopolitikoa ez dela hain begibistakoa. Iraq-eko berariazko konkista horren ondotik, Tony Blair Europa eta AEBen arteko batasuna berriro ezarri nahian dabil. Eginahal handia eskatzen du honakoak eta gainera gerta litekeena ez da batere ziurra.
New York Times Sunday Magazine Section-ek 2003ko apirilaren 27an kaleratu kazetak bi artikulu argitaratu zituen, biak idazle britainiarrak dituzte eta oso doinu ezberdinean daude izkiriatuak. Horietako bat Timothy Garton Ash da eta bere artikuluaren izenburua "Nola batera daiteke Europarekin" da eta bestea Niall Fergurson-ena da eta oso izenburu ezberdina dauka, "Inperioak atzera egin du". Bi artikuluen irakurketa eginez gero, eztabaidaren jatorrian nortzuk dauden argi ikus daiteke; orain arte stablishment-aren erdigunea izan dena eta orain hain indartsu den eskuin muturra.
Ash, Oxford-eko St. Antony's College-eko Ikasketa Europearren Zuzendaria da eta Stanford-eko Hoover Institution-eko (erradikaltasun zantzu handirik gabekoa) kide garrantzitsua da. Oso ezaguna da bere ikerketengatik Europa erdialde eta ekialdekoaren inguruan (Sobiet Batasunaren desagerpena baino lehen eta geroztiaz ere bai). Nolabait esatearren "min eskutitza" idazten die bere "kide kuttun estatubatuarrei". Horrela hasten da gutuna: "Mendebaldea berriz batu beharrean gaude". Artikuluak bi oinarri ditu: Ekialde erdia eta Frantzia. Ekialde Erdiari buruz duen iritzia Blair-ek publikoki azaldu duen iritziaren parekoa da. Garrantzi handia ematen dio Palestinar estatu egonkor bat sortzeari. Frantziari dagokionean, Iraq-en aurkako auzian modu "eskandalagarrian" jokatu izana leporatzen dio, baina hala eta guztiz ere, "Washintong-en francofobia oso urrun joan dela" esaten du, izan ere, "Churchill-ek arrazoi baitzuen: nahi dugun Europa hori ezin da Frantzia gabe eraiki" eta "AEB ez hain harroputzak" aldarrikatzen ditu.
Fergurson-en artikuluari dagokionean, doinua oso ezberdina da: Ash-en moduan atlantiar itsasoaren bi aldeetara atxekitzen da. New York-eko unibertsitatean finantziar historiaren irakasle da eta baita ikerlari ospetsu ere Oxford-eko Jesus College-n. Bere artikuluaren azpititulua honakoa da: "Zergatik ez duten estatubatuarrek mundua gobernatzeko behar dena" eta gorrotatu egiten du hori. AEB-en aurkako salaketa egiten du "munduaren erreferentzi kronikoki oso motza" dela azalduz, eta bere beldurra da "epe luzeko administrazio bat mantentzeko (beharrezkoa) gai izanen ote diren" . Bere hitzetan britainiarrek izan zuten beren une gorenetan. Bere azalpenetan argudiatzen du "britainiarrak bere bizitza osoa... sorterritik kanpo emateko prest zeudela, oso lurralde beroetan aginduz, eritasunez jositako herrietan." Bain aldiz kontrakoa gertatzen da "AEBetako eliteko heziketa erakundeen sorkaria sorterririk urrun bizitzeko prest ez dagoen jendeak osatzen du, ez bada bisita motz eta oporretarako". Zein da berak ateratzen duen ondorioa? "Inperio estatubatuarra zer den esatera ausartzen ez den bitartean –antolatutako hipokrisiaren tradizioa mantentzen duen artean- emakume eta gizonezko gazte eta diruzaleek Iraq-eko auziari so eginen diote (gerrondoan) eta zera esanen dute aho batez: "horra, arrimatu ere ez".
Gauzak honela, Ash-en salaketa edo penatzen duena zera da; AEB-k bide inperial unilaterala hartu eta harropuzkeriaz jokatzea. Aldiz, Fergurson-en aburuz, bere pena bide inperial bati ez ekitea da; horrek erabat herriak okupatzea lekarke, erabat bero diren eta gaixotasunez josita dauden herrialdeak alegia. Bietako nork dauka arrazoia? Hainbat eztabaidetan gertatu ohi den moduan, biek. Ash-en arrazoia da AEB-ek ezin dutela bakarrik joan, betiere arrakasta lortu nahi izatera (akaso bai, militarki, baina ez politikoki). Eta Fergurson-en arrazoia da elite estatubatuarra ez dagoela prest Hirugarren Munduaren "Funtzionari Koloniala" izateko.
Ash-ek Bush-en erregimenari orain dela urte bateko kanpo politikara itzultzeko eskatzen dio, Atlantiar Aliantzan oinarritua eta nahiko partehartzailea. Fergurson-ek hori ez egiteko eskatzen dio, eta terrorista itsaso baten erdian idealista moduan azaldu nahi horren ideologia alde batera uzteko, hipokrisia hori alde bateratzeko eskatzen dio. Nire ustean bi hauetako batek ere ez du lortuko nahi duen politika estatu batuarra. Ash-ek AEB-entzat eskatzen duena jada debekatu dute eta debekatzen jarraituko dute belatze estatubatuarrek. Bestalde, belatze estatubatuarren politika epe luzean politikoki onartezina da, ez AEBetako hauteslegoarendako bakarrik, baizik eta baita haien elitearendako ere. Zehazki Fergursonek ematen dituen arrazoiengatik. AEBetako biztanle gehiagorentzat askoz ere erosoagoa da beren burua bakartzea, jaun/andere inperialista bilakatzea baino. Nahiz eta garaipen militarrak izugarri atsegin dituzten.
AEBk beren munduarekiko politikaren etorkizunarekin kezkatuta dauden bitartean (inkestetan Bush jaunak dituen mailez gaindi, oso aldakorrak direnak, AEB oso larrituta daude auzi honekin), Europa bere burua osatuz joanen da mingarriki, ez "Mendebaldeko" zati bezela, ez eta "atlantiar munduaren zati bezala". Nola esaten ahal dut orain hau, une honetan politikoki AEB Europa baino bateratuago daudenean, barne gatazka garrantzitsu batean murgilduruik dagoela ematen duenean?
Egia esan bi arrazoi daude: bata ekonomikoa eta bestea kulturala. Alde ekonomikoa oso erraz azaltzen ahal da. Alde batetik, Europa bat dator AEBekin mundu-ekonomian erdigunea eta kanpoaldearen arteko banaketa egitearekin, izan ere Iparraldeari abanataila handiak ekartzen baitizkio estruktura horrek. Beste alde batetik, Europa AEB-en etsai ekonomiko handi bat da. Eta estaitasun hori gero eta azalerago egonen da datozen hamarkadetan. Gauzak honela, Europak Iparraldeko frente bateratu bateko irabaziak orekatu behar ditu, esate baterako Munduko Komertzioaren Erakundearen moduko plazetan. Bere galerak mantenduko ditu Europak AEBek dolarraren paperari esker duten abantaila nolabait salatuz; esango duena zera da, Europa horrela baldin badago, AEBek Europaren gainean presio politiko eta militarrak ezartzen dituelako dela.
Europak ez badu dolarraren paper pribilegiatua deuseztea lortzen, bigarren mailako status bat mantentzera behartuta dago. Europarrak honetaz konturatzeko adinako azkarrak badira. Orduan beren klase interesak arriskuan jarriko ote dituzte? Iparraldeko eskubide osoa duten kide moduan dituzten interesak arriskuan jarriko al dituzte AEBekin izan dezaketen gatazka baten aurrean? Ez etsi-etsian, estatubatuarren estrategia Iparraldeko herrialde gisan haiek nahi dutena baino ezeraginkorragoa dela uste baitute. Eta posizio estatubatuarra Ipar-Hego gatazkan kolokan ikusten dutela Europarekin mantentzen ahal den gatazkarekin. Europaren ustean Ipar-Hegoarekiko politika ezberdin batek ez luke bera besterik lagunduko baizik eta baita AEB ere (nahiz eta konturatu ez). Badiruri beraz, Europak ez diola muzin eginen AEBen aurka duen gatazka ekonomikoari. Gatazka hau nazioarteko finantziar akordioetan gauzatzen da, esaterako lehen mailako produktuen inbertsioetan. Bere interes ekonomikoak defendatzeagatik, Europak orain indar militar independiente bat eratuko du, eta horren aurrean bai Blair eta bai Powell-ek bere aurkaritasuna erakutsiko dute behin eta berriz. Baina beldur nagusia izanen da, ezin izanen dutela agian, geldiarazi.
Kultur arloari dagokionean, historian pitin bat atzera egin behar dugu. AEB, kulturalki Europaren ondorengo dira, eta 1945 arte, bai Europan (Britainia Handia barne hartuz, nahiz eta ez indar handiz) eta bai AEBetan, Europa anaia nagusitzat hartzen zen. 1945az ondorengo mugimenduek odea, Europa anaia txikitzat jarri zuten, eta europarrei sekula ez zaie aldaketa hori gustatu izan. Gerra hotzean zehar eutsi zioten, baina ez dute arrazoirik ikusten denbora gehiagoan eusteko. Europar kontserbadoreenek ere sentimentu honekin bat egiten dute. Ikus ditzagun bestela kulturari dagozkion Fergurson-en argudioak. Egia esatera bere saiakera ez da hain ezbedina kultura politikari dagokionean Ash-ek egin argudioekin, azken hau finean edukazio gehiagorekin azaltzen baita, besterik ez.
Europarren harrotasun kulturala, estatubatuar gehienentzat ulertezina da erabat eta beti izan da horrela. Egun dagoen francofobia, errealitatean ez frantziarren aurkakoa, baizik eta europarren aurkakoa, eta europarrek badakite hori. Ash ez da hori argi ikusten duen bakarra. Oraindik ba al dago Mendebalderik? Oraindik orain ez da desagertu termino geopolitikotan, baina bereziki ahulduta dagoela ematen du.
Immanuel Wallerstein (2003ko maiatzaren 1a)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).